Egile-eskubiderik ez
-
Lan honek egile-eskubideen legearen murrizketa ezagunik ez duela identifikatu da, horri lotutako eskubideak edo ingurukoak barne.
Lana kopiatu, aldatu, banatu eta interpretatu dezakezu, merkataritza-xedeetarako ere, eta baimenik eskatu gabe. Ikusi Bestelako Informazioa behean.
Bestelako informazioa
- Lana egile-eskubide ezagunen mende egon daiteke jurisdikzioren batean.
- Pertsonek beste eskubide batzuk izan ditzakete lanean edo lanari loturik, adibidez, patente- edo marka-eskubideak. Beste batzuek, halaber, lanarekin egiten den erabilerari buruzko eskubideak izan ditzakete, besteak beste, publizitate- edo pribatutasun-eskubideak.
- Jurisdikzio batzuetan, egilearen eskubide-moralek egile-eskubideen indarralditik haratago iraun dezakete. Eskubide horien barne egon daiteke egile gisa identifikatua izateko eskubidea eta mespretxuzko trataeren aurka egiteko eskubidea.
- Ez bada bestela adierazten, lana identifikatu duen pertsonak ez du inolako bermerik ematen lanaren inguruan, eta lanaren erabilera guztietarako ardura ukatzen du, lege aplikagarriak uzten duen neurririk zabalenean.
- Lana erabiltzean edo aipatzean, ez duzu egilearen edo lana identifikatu duen pertsonaren onespenik adierazi behar.
Domeinu Publikoaren Ikurra ez da lege-tresna bat.
Creative Commons ez da abokatu-bulego bat, eta ez du lege-zerbitzurik edo -aholkurik ematen. Domeinu Publikoaren Ikurra banatzen, erakusten edo horren esteka erabiltzen denean ez da abokatu-bezero harremanik sortzen.
Creative Commonsek ez du marka hau erabili duen ezein lanen egile-eskubideen egoera egiaztatu. CCk ez du bermerik ematen inolako lanen edo horren egile-eskubideen estatusaren inguruan, ezein jurisdikziotan, eta edozein lanen erabilera guztietatik eratorritako erantzukizuna ukatzen du.